2012/11/04

Komunikabideetan agertutako azken berriak






Kafe Antzokia egiteko borondate politikoa eta urratsak ematen hasteko aldarrikapena

Pasa den urriaren 26an Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformako kideok  Gasteizko Udaleko hirigintza batzordean parte hartu genuen. Bertan proiektua aurrera eramateko benetako  konpromiso eta borondate politikoa eskatzeaz gain  azken hilabeteetan faltan bota ditugun urratsak ematen hastea aldarrikatu genuen.

Hirigintza Batzordean azaldu bezala, plataforman biltzen garenok gertutik eta adi-adi jarraitu dugu 2008tik Udalean garatu den prozesua. Eusko Alkartasuna alderdiko Antxon Belakortuk egin zuen hasierako proposamena eta orduko alkatearen, Patxi Lazcoz-en, eta Udalbatzaren ahobeteko onespena izan zuen. Horiek horrela, prozesu parte-hartzailea abian jarri zen, txosten teknikoak, bilerak, iritzi trukaketak, ateratako ondorioak....
Esan bezala, gertutik jarraitu genuen prozesua baita parte hartu ere. Txostenak irakurri genituen eta arreta handiz ondorioak aztertu genituen. Egiari zor, eredugarria izan zen erabilitako metodologia.

Eta piztu zitzaigun esperantza. Behingoagatik, denok zeundeten ados, denok geunden ados: Gasteizen Kafe Antzokia bezalako gune bat, espazio bat, beharrezkoa zen. Beharrezkoa genuen.

Lehenego hausnarketak egin ziren eta bazirudien proiektuak aurrera egingo zuela, Baina ziklo politikoak maltzurrak izaten dira batzuetan, eta 2011ko hauteskunde munizipalak zetozela eta, prozesua eten egin zen: Udal-gobernu aldaketa, alkate berria... proiektuarekiko zalantzak, kritika politikoa...Iazko urrian proiektua hiltzear zegoen.

Geroago etorriko ziren aukera berriak: Guridi zinemen proposamena. Baina horrekin batera zailtasunak, aurrekonturik ez, krisia, arazoak... Auskalo!

Kontua da 2012ko udazkenean gaudela eta noizean-behin prentsan agertzen diren albisteengatik izango ez balitz ez genukeela jakingo proiektua zertan den.

Jakin berri dugu, alkatetzak baduela Oianeder jauregian dagoen Montehermoso Kultur-Gunea Kafe Antzokirako proposatzeko asmoa...Eta oposizioko talde batzuk Espainiako Bankua ere aipatu dute berriki...

Guridi zinemak, Espainiako Bankua, Montehermoso...Guk nahi dugun proiektua garatzeko lekuak ezaugarri zehatz batzuk bete eta asetu beharko lituzke. Ez digu edozerk balio. Baina lekua garrantzitsua izanik, ez da gehien kezkatzen gaituena. Guk dagoeneko ziurtasunak nahi ditugu, konpromiso zehatzak, proiektuak, egutegiak, epeak....denbora gehiagotxo pasatu da, lau urte Gasteiz Antzokiaz hitz egiten hasi zenetik, eta oraindik ez da martxan jarri.
 Horiek horrela galdera zuzena planteatzen diegu agintariei (Hirigintza batzordean plazaratu genuena) :  Ba al dago benetan borondate politikorik horrelako proiektu kultural bati ekiteko?

Benetako borondatea egotekotan honako eskaera zehatzak egiten dizkiegu agintariei
  • Proiektu honen alde lan egin nahi dugunoi parte-hartzeko aukera eman diezagutela.
  • Adostu dezagula zein izan daitekeen lekurik aproposena.
  • Aurreko prosezuan erakutsitako gogoa berreskura dezatela.
  • Epeak ezar ditzatela. Ezin gara ibili orain arte bezala. Egin dezagun bideorri bat, egutegi bat.

2012/07/19

Agerraldia prentsan- Aparición en prensa



 


      Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformak egitasmoa errealitate bilakatzea aldarrikatzen du Gasteizerako beharrezkoa delako 

      Plataforma arlo desberdinetako gasteiztar euskaltzaleek osatzen dugu. Gasteizko Kafe Antzokiaren alde egiteko elkartu, bere aldeko manifestua sortu eta sinadura bilketa bati ekingo diogu gizartearen babesa bilatze aldera. Dagoeneko Gasteizko kulturgintzan eta euskalgintzan esanguratsuak diren ehun lagunetik gorak manifestuarekin bat egin du Lourdes Oñederra, Bernardo Atxaga, Elena Martinez de Madina edo Joseba Belokik, besteak beste.  
      Gasteizko Kafe Antzokiaren plataformak  uztailaren 18an aurkeztu du bere burua Andra Mari Zuriko enparantzan. Plataformako kideekin batera kultura, kirola, kazetaritza, hezkuntza eta beste hainbat arlotan esanguratsuak diren pertsonak izan dira. 

      Juan Ibarrondo idazleak eta Leire Elizagarai euskara irakasleak eman dute plataformak landutako manifestuaren berri. “Gasteizek Kafe antzoki bat behar du” baieztatu du Ibarrondok “Euskararen ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazten ari. Egoera hori orekatze aldera, erabilerak aurrera egin dezan alegia, arnasguneak behar ditugu gure hirian, eta guretzat Kafe Antzokiak eredu onak dira, euskara gizarte osora zabaltzeko, Gasteizko euskaldunok elkar ezagutzeko, hizkuntzak arnas hartzeko”. Leire Elizagaraik gaineratu duenez “Kafe Antzokia euskararen erabilera sustatu eta aberasteko beharrezkoa da. Horrela, elebidun izateak gu denok aberasten gaituen moduan, geure hiria ere aberastuko da”. Eta nola? “Euskarari lehentasuna emanez, euskaraz programatuz eta euskaraz sortzeko gune egokiak eskainiz; baina, era berean hizkuntza desberdinetako eskaintza kulturala ere aldiro txertatuz, eta bide batez euskararen mundura askotariko lagunak erakarriz”. 

      Proiektu kultural zabala, irekia eta parte-hartzailea proposatzen dugu eta egitasmoaren alde dagoen pertsona orori ateak parez pare irekitzen dizkiogu elkarlanean aritzeko. “Gasteizko Kafe Antzokia garrantzitsua da gure hirian, euskararen eta euskal kultura zabalaren indargune eta arnasgune gisa. Horregatik, bere alde egin nahi dugu eta proiektu hau babesteko zuen sinadura ematera animatu nahi zaituztegu” laburbildu du Elizagaraik. 

      Lehen sinadurak uztailaren 18an bertan jaso ziren agerraldiaren amaieran. Atxikimendua emateko bide desberdinak daude. Alde batetik blog honen bitartez egin daiteke, baita plataformaren emaila “gasteizkokafeantzokia@gmail.com” eta Facebook-eko profiletik ere.  Horrez gain, datozen asteetan hiriko txoko desberdinetan sinadura emateko aukera egongo da. 

       --------------------

      La plataforma a favor del Gasteiz Kafe Antzokia reivindica que el proyecto se haga realidad al considerarlo necesario para Vitoria-Gasteiz

      La plataforma la integramos por vitorianos/as euskaltzales de diversos sectores de la ciudad. Durante las últimas semanas hemos creado un manifiesto en defensa del proyecto y hemos iniciado una campaña de recogida de firmas en busca de apoyo social. De momento más de 100 personas del entorno cultural y de la euskalgintza de la ciudad se han adherido al manifiesto, Lourdes Oñederra, Bernardo Atxaga, Elena Martinez de Madina o Joseba Beloki entre otros/as. 

      La plaza de la Virgen Blanca presenció el 18 de Julio la presentación de la plataforma a favor del Gasteiz Kafe Antzokia. En la comparecencia han participado diversos representantes de la cultura, el deporte, la educación, el periodismo y otros sectores de la ciudad. 

      El escritor Juan Ibarrondo y la profesora de euskera Leire Elizagarai han comunicado el manifiesto. “Vitoria-Gasteiz necesita un Kafe Antzokia” ha asegurado Ibarrondo. “ El conocimiento del euskera va en aumento, no así su uso. Para equilibrar esta situación, es decir, para que su uso crezca, necesitamos pulmones del euskera en nuestra ciudad, y creemos que los Kafe Antzokis son un buen modelo, de cara a difundir el euskera en toda la ciudad, como lugar de encuentro de las y los vascoparlantes gasteiztarras, y para que el euskera respire”. "El Kafe Antzokia es necesario para impulsar y enriquecer el uso del euskera. Para que de la misma manera que el ser bilingües nos enriquece a todas las personas, también se enriquezca nuestra ciudad” ha añadido Leire Elizagarai. ¿Y cómo? “Priorizando el euskera, programando en euskera y ofreciendo espacios adecuados para la creación en euskera; y asimismo, incorporando puntualmente programación cultural en diferentes lenguas con el objetivo de atraer a gentes plurales al mundo del euskera”. La plataforma propone un proyecto cultural amplio, abierto y participativo y abre las puertas a todo el mundo para trabajar conjuntamente. “El Gasteiz Kafe Antzokia es importante para la ciudad y sus ciudadanos como pulmón y punto de revitalización del euskera y la amplitud de la cultura vasca. Por ello, queremos apostar por él y animamos a toda la sociedad a que dé su firma a favor de este proyecto” ha resumido Elizagarai. 

      Las primeras firmas se recabaron el mismo 18 de Julio al final de la comparecencia. Para poder adherirse se han habilitado diversos canales; este blog, el email de la plataforma “gasteizkokafeantzokia@gmail.com” y también un perfil de Facebook. Además durante las próximas semanas se podrá firmar en diversos lugares de la ciudad.

      2012/07/04

      Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataforma

      Hainbat gasteiztar euskaltzale Gasteiz Kafe Antzokiaren alde egiteko elkartu gara eta manifestu hau osatu dugu. Gure helburua da gasteiztar guztiona izango den Gasteiz Kafe Antzokiaren egitasmoa errealitate bilakatzea. Gure proposamenarekin bat eginez gero, atxiki zaitez eta sinatu Gasteiz Kafe Antzokiaren alde, denon artean gure hirirako nahi dugun kafe antzokiaren eredua eraiki dezagun. 
      Eskerrik asko!
      ------------
       Un amplio grupo de euskaltzales gasteiztarras nos hemos reunido para trabajar en favor del Gasteiz Kafe Antzokia y hemos creado el siguiente manifiesto. Nuestro objetivo es hacer realidad el proyecto de un Kafe Antzoki de y para todas y todos. Si estás de acuerdo con la propuesta, adhiérete y firma en favor del Gasteiz Kafe Antzokia, para que construyamos entre todos nosotros y nosotras el modelo de Kafe Antzoki que queremos para nuestra ciudad. Eskerrik asko!

      2012/06/20