2014/07/15

Gasteizko Kafe Antzokia komunikabideetan - Kafe Antzoki de Gasteiz en los medios de comunicación

  • Gara
http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-07-19-07-00/hemeroteca_articles/kafe-antzokia-euskal-oasia-gero-eta-gertuago-ikusten-du-gasteizek

“Udalaren erabakiak ez gaitu asebetetzen baina GKA eraikitzeko bidean aurrerapausu bat da; bi oinarri izan behar dituen proiektuaren zutabeetako bat gauzatuko delako”

Azken egun hauetan Gasteizko Kafe Antzokiaren (GKA) inguruan Udaletik jaso dugun proposamen berriaren inguruan GKAren aldeko plataformak bere iritzia plazaratu nahi du. Plataforma Kafe Antzoki baten alde lan egiteko sortu zen. Guk irudikatzen eta landu dugun ereduak bi ezaugarri ditu: 

1- Euskara eta euskal kultura ardatz dituen proiektua proposatzen genuen.

2- Bi guneren inguruan egituratua: Euskararen Etxea, Lazarraga kultur-gunea, alde batetik, zeina sorkuntzarako, formaziorako eta harreman sareak trinkotzeko gune gisa ikusten genuen; eta bestetik, Kafe Antzokia bera, non kontzertu gunea eta ostalaritza zerbitzuan kokatzen genituen; azken honen funtzioa kulturaren erakusleiho eta proiektu osoaren motor ekonomiko izatea aurreikusten genuen.

Proposamen honek udalaren hitzezko oniritzia jaso zuen behin baino gehiagotan, baina martxan jartzeko urratsik ez du eman. Beraz, gure iritzian udalaren borondatea eskasa izan da proiektu honekiko. Azkenean, ordea, Udalaren partetik benetako proposamen bat heldu da: Udala prest agertu da Montehermoson Euskararen Etxea-Lazarraga kultur-gunea litzatekeena sortzeko baina Kafe Antzokia ez du posible ikusten oraingoz. Honen aurrean hau da gure iritzia: 

1. Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko Plataforma Kafe Antzokia sortzeko helburuarekin sortu zen. Helburua kontuan hartuta ez gaitu asebetetzen erabakiak, ez gaude ados erabakiarekin. Halere, GKA eraikitzeko bidean aurrerapausu bat dela uste dugu: bi oinarri izan behar dituen proiektuaren zutabeetako bat gauzatu egiten delako. Beraz, GKA sortzeko bidean lehen urratsa dela ulertzen dugu, eta “oraingoz” GKA posible ez bada ere, etorkizun hurbilean bere osotasunean gauzatu dadin lanean jarraituko dugu. 

2. Euskararen Etxea, finantziazio iturri propiorik gabe jaiotzen da. Baliabide ekonomiko eta pertsonalak ezinbestekoak izango ditu Lazarraga Kultur-guneak, Udalaren erantzukizuna izango da baliabide hauen bermea hitzarmen bidez jasotzea. Era berean proiektu honek ez du inolako aldaketarik suposatuko euskalgintzak eta kulturgintzak orain arte jasotako diru-laguntzetan.

3. Euskal kulturak biziraupenerako, sormenerako eta zabalkunderako dauzkan beharrak kontuan harturik, Montehermoso jauregia euskarazko jardueren erreferente kultural bihurtzea oso positibotzat jotzen dugu. 

 ---------------------------- 

"La decisión del Ayuntamiento no nos satisface pero es un paso en la consecución del Kafe Antzokia de Gasteiz, se consolida uno de los dos pilares del proyecto"
 

En las últimas semanas hemos tenido nuevas noticias y propuestas en torno al Kafe Antzokia de Gastei y desde la Plataforma de apoyo a dicho proyecto queremos dar a conocer nuestra opinión. La plataforma se formó para trabajar a favor de un Kafe Antzokia. El modelo que nosotras y nosotros hemos venido imaginando y elaborando tiene dos características principales:

1. Proponemos un proyecto que tiene como eje transversal el euskara y la cultura euskaldun. 

2. Ese proyecto está estructurado en torno a dos espacios: El Centro Cultural Lazarraga-Casa del Euskera, espacio en el que imaginamos creación, formación, e implementación de redes; y por otro lado, el propio Kafe Antzokia donde situamos el espacio para conciertos, teatro y la oferta hostelera. Vemos el Kafe Antzokia como ese gran escaparate de la cultura euskaldun, y como motor económico de todo el proyecto. 

Esta propuesta recibió el visto bueno del Ayuntamiento en más de una ocasión, pero el equipo de gobierno no ha dado los pasos necesarios. Creemos que no ha sido una prioridad para los actuales mandatarios del consistorio. Finalmente, nos ha llegado una propuesta tangible desde el Ayuntamiento: El equipo de gobierno está dispuesto a llevar a cabo el proyecto de Centro Cultural Lazarraga-Casa del Euskera en el Palacio de Montehermoso, pero no ve posible por ahora poner en marcha el Kafe Antzokia. Ante estas nuevas noticias queremos dar a conocer nuestra opinión:

1. La plataforma en favor del Kafe Antzokia de Gasteiz surgió precisamente para intentar conseguir un Kafe Antzokia en nuestra ciudad. Teniendo en cuenta ese objetivo principal, la decisión de no hacer por ahora el Kafe Antzokia no nos satisface, no estamos de acuerdo con ella. Aun así, creemos que la puesta en marcha de el Centro Cultural Lazarraga-Casa del Euskera es un paso en la consecución de nuestro objetivo, porque se consolida uno de los dos pilares de nuestro proyecto. Creemos que es un primer paso en la creación del Gasteizko Kafe Antzokia. Nosotras y nosotros seguiremos trabajando para que así sea. 

2. La casa del Euskera nace sin fuentes de financiación propias. El Centro Cultural Lazarraga-Casa del Euskera necesitará medios humanos y económicos para llevar a cabo sus programas, será responsabilidad del equipo de gobierno que dirige Javier Maroto garantizar por medio de un covenio que estos sean posibles. Sobra decir que la consecución de este proyecto no debe alterar convenios exitentes actualmente entre el ayuntamiento y otros sectores de la cultura y del mundo del euskara.

3. Teniendo en cuenta las necesidades que la cultura euskaldun tiene para su desarrollo, trabajo creativo y supervivencia, queremos manifestar que convertir el Palcio de Montehermoso en referente de las actividades culturales euskaldunes nos parece muy importante.

2012/11/04

Komunikabideetan agertutako azken berriak






Kafe Antzokia egiteko borondate politikoa eta urratsak ematen hasteko aldarrikapena

Pasa den urriaren 26an Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformako kideok  Gasteizko Udaleko hirigintza batzordean parte hartu genuen. Bertan proiektua aurrera eramateko benetako  konpromiso eta borondate politikoa eskatzeaz gain  azken hilabeteetan faltan bota ditugun urratsak ematen hastea aldarrikatu genuen.

Hirigintza Batzordean azaldu bezala, plataforman biltzen garenok gertutik eta adi-adi jarraitu dugu 2008tik Udalean garatu den prozesua. Eusko Alkartasuna alderdiko Antxon Belakortuk egin zuen hasierako proposamena eta orduko alkatearen, Patxi Lazcoz-en, eta Udalbatzaren ahobeteko onespena izan zuen. Horiek horrela, prozesu parte-hartzailea abian jarri zen, txosten teknikoak, bilerak, iritzi trukaketak, ateratako ondorioak....
Esan bezala, gertutik jarraitu genuen prozesua baita parte hartu ere. Txostenak irakurri genituen eta arreta handiz ondorioak aztertu genituen. Egiari zor, eredugarria izan zen erabilitako metodologia.

Eta piztu zitzaigun esperantza. Behingoagatik, denok zeundeten ados, denok geunden ados: Gasteizen Kafe Antzokia bezalako gune bat, espazio bat, beharrezkoa zen. Beharrezkoa genuen.

Lehenego hausnarketak egin ziren eta bazirudien proiektuak aurrera egingo zuela, Baina ziklo politikoak maltzurrak izaten dira batzuetan, eta 2011ko hauteskunde munizipalak zetozela eta, prozesua eten egin zen: Udal-gobernu aldaketa, alkate berria... proiektuarekiko zalantzak, kritika politikoa...Iazko urrian proiektua hiltzear zegoen.

Geroago etorriko ziren aukera berriak: Guridi zinemen proposamena. Baina horrekin batera zailtasunak, aurrekonturik ez, krisia, arazoak... Auskalo!

Kontua da 2012ko udazkenean gaudela eta noizean-behin prentsan agertzen diren albisteengatik izango ez balitz ez genukeela jakingo proiektua zertan den.

Jakin berri dugu, alkatetzak baduela Oianeder jauregian dagoen Montehermoso Kultur-Gunea Kafe Antzokirako proposatzeko asmoa...Eta oposizioko talde batzuk Espainiako Bankua ere aipatu dute berriki...

Guridi zinemak, Espainiako Bankua, Montehermoso...Guk nahi dugun proiektua garatzeko lekuak ezaugarri zehatz batzuk bete eta asetu beharko lituzke. Ez digu edozerk balio. Baina lekua garrantzitsua izanik, ez da gehien kezkatzen gaituena. Guk dagoeneko ziurtasunak nahi ditugu, konpromiso zehatzak, proiektuak, egutegiak, epeak....denbora gehiagotxo pasatu da, lau urte Gasteiz Antzokiaz hitz egiten hasi zenetik, eta oraindik ez da martxan jarri.
 Horiek horrela galdera zuzena planteatzen diegu agintariei (Hirigintza batzordean plazaratu genuena) :  Ba al dago benetan borondate politikorik horrelako proiektu kultural bati ekiteko?

Benetako borondatea egotekotan honako eskaera zehatzak egiten dizkiegu agintariei
  • Proiektu honen alde lan egin nahi dugunoi parte-hartzeko aukera eman diezagutela.
  • Adostu dezagula zein izan daitekeen lekurik aproposena.
  • Aurreko prosezuan erakutsitako gogoa berreskura dezatela.
  • Epeak ezar ditzatela. Ezin gara ibili orain arte bezala. Egin dezagun bideorri bat, egutegi bat.

2012/07/19

Agerraldia prentsan- Aparición en prensa



 


      Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformak egitasmoa errealitate bilakatzea aldarrikatzen du Gasteizerako beharrezkoa delako 

      Plataforma arlo desberdinetako gasteiztar euskaltzaleek osatzen dugu. Gasteizko Kafe Antzokiaren alde egiteko elkartu, bere aldeko manifestua sortu eta sinadura bilketa bati ekingo diogu gizartearen babesa bilatze aldera. Dagoeneko Gasteizko kulturgintzan eta euskalgintzan esanguratsuak diren ehun lagunetik gorak manifestuarekin bat egin du Lourdes Oñederra, Bernardo Atxaga, Elena Martinez de Madina edo Joseba Belokik, besteak beste.  
      Gasteizko Kafe Antzokiaren plataformak  uztailaren 18an aurkeztu du bere burua Andra Mari Zuriko enparantzan. Plataformako kideekin batera kultura, kirola, kazetaritza, hezkuntza eta beste hainbat arlotan esanguratsuak diren pertsonak izan dira. 

      Juan Ibarrondo idazleak eta Leire Elizagarai euskara irakasleak eman dute plataformak landutako manifestuaren berri. “Gasteizek Kafe antzoki bat behar du” baieztatu du Ibarrondok “Euskararen ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazten ari. Egoera hori orekatze aldera, erabilerak aurrera egin dezan alegia, arnasguneak behar ditugu gure hirian, eta guretzat Kafe Antzokiak eredu onak dira, euskara gizarte osora zabaltzeko, Gasteizko euskaldunok elkar ezagutzeko, hizkuntzak arnas hartzeko”. Leire Elizagaraik gaineratu duenez “Kafe Antzokia euskararen erabilera sustatu eta aberasteko beharrezkoa da. Horrela, elebidun izateak gu denok aberasten gaituen moduan, geure hiria ere aberastuko da”. Eta nola? “Euskarari lehentasuna emanez, euskaraz programatuz eta euskaraz sortzeko gune egokiak eskainiz; baina, era berean hizkuntza desberdinetako eskaintza kulturala ere aldiro txertatuz, eta bide batez euskararen mundura askotariko lagunak erakarriz”. 

      Proiektu kultural zabala, irekia eta parte-hartzailea proposatzen dugu eta egitasmoaren alde dagoen pertsona orori ateak parez pare irekitzen dizkiogu elkarlanean aritzeko. “Gasteizko Kafe Antzokia garrantzitsua da gure hirian, euskararen eta euskal kultura zabalaren indargune eta arnasgune gisa. Horregatik, bere alde egin nahi dugu eta proiektu hau babesteko zuen sinadura ematera animatu nahi zaituztegu” laburbildu du Elizagaraik. 

      Lehen sinadurak uztailaren 18an bertan jaso ziren agerraldiaren amaieran. Atxikimendua emateko bide desberdinak daude. Alde batetik blog honen bitartez egin daiteke, baita plataformaren emaila “gasteizkokafeantzokia@gmail.com” eta Facebook-eko profiletik ere.  Horrez gain, datozen asteetan hiriko txoko desberdinetan sinadura emateko aukera egongo da. 

       --------------------

      La plataforma a favor del Gasteiz Kafe Antzokia reivindica que el proyecto se haga realidad al considerarlo necesario para Vitoria-Gasteiz

      La plataforma la integramos por vitorianos/as euskaltzales de diversos sectores de la ciudad. Durante las últimas semanas hemos creado un manifiesto en defensa del proyecto y hemos iniciado una campaña de recogida de firmas en busca de apoyo social. De momento más de 100 personas del entorno cultural y de la euskalgintza de la ciudad se han adherido al manifiesto, Lourdes Oñederra, Bernardo Atxaga, Elena Martinez de Madina o Joseba Beloki entre otros/as. 

      La plaza de la Virgen Blanca presenció el 18 de Julio la presentación de la plataforma a favor del Gasteiz Kafe Antzokia. En la comparecencia han participado diversos representantes de la cultura, el deporte, la educación, el periodismo y otros sectores de la ciudad. 

      El escritor Juan Ibarrondo y la profesora de euskera Leire Elizagarai han comunicado el manifiesto. “Vitoria-Gasteiz necesita un Kafe Antzokia” ha asegurado Ibarrondo. “ El conocimiento del euskera va en aumento, no así su uso. Para equilibrar esta situación, es decir, para que su uso crezca, necesitamos pulmones del euskera en nuestra ciudad, y creemos que los Kafe Antzokis son un buen modelo, de cara a difundir el euskera en toda la ciudad, como lugar de encuentro de las y los vascoparlantes gasteiztarras, y para que el euskera respire”. "El Kafe Antzokia es necesario para impulsar y enriquecer el uso del euskera. Para que de la misma manera que el ser bilingües nos enriquece a todas las personas, también se enriquezca nuestra ciudad” ha añadido Leire Elizagarai. ¿Y cómo? “Priorizando el euskera, programando en euskera y ofreciendo espacios adecuados para la creación en euskera; y asimismo, incorporando puntualmente programación cultural en diferentes lenguas con el objetivo de atraer a gentes plurales al mundo del euskera”. La plataforma propone un proyecto cultural amplio, abierto y participativo y abre las puertas a todo el mundo para trabajar conjuntamente. “El Gasteiz Kafe Antzokia es importante para la ciudad y sus ciudadanos como pulmón y punto de revitalización del euskera y la amplitud de la cultura vasca. Por ello, queremos apostar por él y animamos a toda la sociedad a que dé su firma a favor de este proyecto” ha resumido Elizagarai. 

      Las primeras firmas se recabaron el mismo 18 de Julio al final de la comparecencia. Para poder adherirse se han habilitado diversos canales; este blog, el email de la plataforma “gasteizkokafeantzokia@gmail.com” y también un perfil de Facebook. Además durante las próximas semanas se podrá firmar en diversos lugares de la ciudad.